232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Diskoteka berriz irekitzea

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Espediente zenbakia: 39/2022/AACC.

Sustatzailea: Locales de Ocio Sainz González SL.

Jarduera: indarrean dagoen araudira eguneratzea, diskoteka berriz irekitzeko.

Tokia: La Barrena poligonoa, Canal de Tauste kalea (13-C-1 lurzatia, 1. nabea) (32 poligonoa, 312. lurzatia, 2. azpieremua, 12. unitatea).

Tuteran, 2022ko azaroaren 8an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2214903