232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Pabiloia egokitzea metalezko piezak ebaki eta mekanizatzeko lantegirako

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Lasertaf SL.

Jarduera: pabiloia egokitzea metalezko piezak ebaki eta mekanizatzeko lantegirako

Tokia: La Nava industrialdea, F kalea, 5 zenbakia (5. poligonoko 401. lurzatia).

Tafallan, 2022ko azaroaren 7an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2214727