232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2023rako lan-egutegia eta egun baliogabeen aitorpena

Sunbillako Udalak, 2022ko azaroaren 4an egin osoko bilkura arruntean, 2023ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

"Alkatesak 2023ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa).

Hona hemen:

1.–Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Sunbillako gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 30a: Bertako jai eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 10, 11 eta 14a: Herriko festa egunak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 7:40etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatu lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Sunbillako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 8:00etik 13:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2023. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Sunbillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea".

Sunbillan, 2022ko azaroaren 14an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2215197