232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2022ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2022ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1 eta 2/2022 aurrekontu-aldaketak, Aparteko kredituak.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Sunbillan, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2214759