232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2023ko karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.
Hasierako onespena

Ikusirik zer agindu ematen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), Melidako Udalak, 2022ko azaroaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea, legeak eskatutako gehiengoz, 2023ko ekitaldirako karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Melidan, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2214718