232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2023. ekitaldiko zerga-tasak

Igantziko Udalak, 2022ko azaroaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, 2023. urterako zerga-tasak aldatzea onetsi zuen, 2023ko urtarrilaren 1etik aitzinerako ondorioekin.

2023ko ekitaldirako zerga-tasa hauek izanen dira:

–Lurralde kontribuzioa: %0,23.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udalaren indizea, 1,40.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
  • Karga-tasa: %8.

Igantzin, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2214748