232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2022ko azaroaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Igantzin, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2214747