232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Argitaratu gabeko hirigintzako araudia, Zuriaingo S1+S2 unitateei buruzkoa

Esteribarko Udalak, 2006ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zuriaingo S1 eta S2 unitateen xehetasun-azterketa, Altos de Zuriain SLk sustatua.

Halaber, Esteribako Udalak, 2009ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zuriaingo S1 eta S2 unitateen xehetasun-azterketa, Altos de Zuriain SLk sustatua.

Beraz, hirigintzako araudi aldatua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2022ko azaroaren 4an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

2006ko eta 2009ko xehetasun-azterketak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215157