232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Musika ikasgelak

Bete dadin xedaturik dagoena martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua) eta abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1.b) artikuluan (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedienteari loturiko lizentzia-eskaera eta proiektu teknikoa jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Cascanteko Udala.

Jarduera: musika ikasgelak.

Tokia: César kalea z.g. (5. poligonoko 496. lurzatia).

Cascanten, 2022ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2214686