232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Bidaia eta kultura jardueren kuotak arautzen dituen ordenantzan (18. udal ordenantza). Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2022ko azaroaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bidaia eta kultura jardueren kuotak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa (18. udal ordenantza).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2022ko azaroaren 8an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2214799