232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 256. lurzatian, Mirabete errepideko
16an lerrokadurak aldatzeko. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2022ko urriaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat lerrokadurak aldatzeko Mirabete errepideko 16an, 2. poligonoko 256. lurzatian.

Hasierako onespena 2022ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 22an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Allon, 2022ko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215206