232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, industria ingeniarien zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialditik eratorritako aldi baterako kontrataziorako izangaien behin betiko zerrenden aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 1146/2021 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, Yolanda Erro García andreak, AFAPNA sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 19ko 2090/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitira deialdi horretatik eratortzen diren aldi baterako kontrataziorako izangaien behin betiko zerrendak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko azaroaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2215044