231. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA
–JULIAN ROMANO UGARTE MUSIKA ESKOLA–

Deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

20/2022 Ebazpena, azaroaren 9koa, Lizarrako "Julian Romano Ugarte Musika Eskola" erakunde autonomoko lehendakariak emana, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Lehendakaritza honen maiatzaren 5eko 10/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza (2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 12koa), ezartzen dituena enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi berezia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Lizarrako Udalaren osoko bilkurak 2022ko azaroaren 3an hartutako akordioaren bidez, amaitu da negoziazio-prozesua langileen ordezkariekin, eta toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Atxikipena onesten da hartutako erabakiaren arabera.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aplikatzeko aginduetan xedatutakoaren babesean eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onestea deialdia eta haren oinarriak Lizarrako "Julian Romano Ugarte Musika Eskola" erakunde autonomoko lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). I. eranskinean zehazten dira lanpostu hutsak eta haien ezaugarriak.

Bigarrena.–Argitaratzea ebazpen hau, deialdiarekin, oinarriekin eta eranskinekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2022ko azaroaren 9an.–Lehendakaria, Francisco Javier del Cazo Cativiela.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak betez, eta merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen diren edo kontratatzen diren izangaiek beteko dituzte beren lanpostuei dagozkien eginkizunak, eta izanen dituzte dagozkien eskubideak eta betebeharrak, hots, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) edo Langileen Estatutuan eta hura garatzeko araudietan ezarritako eskubideak eta betebeharrak, eta sailkatuko dira ezaugarri teknikoen taulan zehazten den araubidean eta mailan.

1.3. Eskainitako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako lanpostuen erreserbarik ere.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) I. eranskinean zehazten den nazionalitateari buruzko baldintza betetzea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Ezin izanen dute parte hartu deialdia egin duen toki erakundean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek. Baldintza hori betetzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

g) Ezaugarrien taulan (I. eranskina) hala zehazten denean, jarraikiz uztailaren 28ko 26/2015 Legeari (horren bidez aldatzen da haurrak eta nerabeak babesteko sistema), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte betekizun horiek, eta eskabideak aurkezteko unean eduki beharko dituzte, eta indarrean egon beharko dute lanpostuaz jabetzen diren arte.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, nahitaez, Lizarrako Udalaren atariaren egoitza elektronikoaren bidez. Bertara Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoaren web orritik sartzen ahalko da, ezaugarrien taulan zehazten den bezala (I. eranskina).

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Agiriak egin eta izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen Ordenantzaren tarifen eranskineko XI. epigrafean xedatutakoaren arabera (4. ordenantza), izangaiek 10 euro ordaindu beharko dituzte azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik.

Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzean, ezaugarrien taulan zehazten den moduan. Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Azterketa-eskubideen tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hori ordaintzeak ez du inola ere ekarriko eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea ordeztea.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek telematikoki aurkeztu beharko dute, eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau:

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

–Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia izendatuko da behin deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da.

Izendapen hori Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da, eta udalaren web orritik sartzen ahalko da bertara: Egonkortze Prozesu Berezia, Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimendu-lehiaketa).

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

Epaimahaian parte hartzeko, ez da beharrezkoa izanen lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazioaren ezagutza-arlo berekoa eta ikasketa maila berekoa edo handiagokoa den titulaziorik izatea.

Baldin eta Langileen Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten hala eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik.

5.3. Lehiaketaren balorazioa egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo, beharrezkoa bada, haien ordezkoek.

5.4. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea amaituta, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko da; Udalaren web orritik sartzen ahalko da bertara: Egonkortze Prozesu Berezia, Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimendu-lehiaketa).

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta eta Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko da; Udalaren web orritik sartzen ahalko da bertara: Egonkortze Prozesu Berezia, Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimendu-lehiaketa).

6.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute telematikoki erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Internet bidez, Lizarrako Udalaren egoitza elektrikoan.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan: Egonkortze Prozesu Berezia, Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimendu-lehiaketa).

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik-norakoak.

7.1. Baloratuko diren merezimenduak.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 60 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Lizarrako Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Lizarrako Udalean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 apartatuetarako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez ere 60 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagirian agertu behar dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena.

Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta amaiera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Lizarrako Udalari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 40 puntu.

b.1) Lizarrako Udalean eta haren erakunde autonomoetan deialdi honen xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 28 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Lanpostuarekin zerikusia duen prestakuntza osagarria.

b.2.1) Beste ikasketa titulu batzuk, lanpostuari dagozkion gaiei buruzko hobekuntza eta espezializaziorako prestakuntza ikastaro eta ekintzak, erakunde eta zentro ofizialek eginak baldin badira, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzarako ekintzak, baldin eta kreditu bat gutxienez esleitua badute: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 12 puntu.

Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko, baldin eta zentro ofizialek eman badituzte edo haiek emandako homologazioa badute. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei emanen zaie kreditu bateko balorazioa.

Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

7.2. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7. oinarri honetan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

7.3. Behin merezimenduen balorazioa aurreko atalek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

8.–Kalifikazioa.

8.1.–Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan: Egonkortze Prozesu Berezia, Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimendu-lehiaketa). Halaber bost egun balioduneko epea emanen die interesdunei, eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki, Internet bidez, Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoan).

8.2.–Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, betebeharrak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

8.3. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduran parte hartzen dutenen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, merezimendu profesionalen atalean puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, atal horren azpiatal bakoitzean lortutako puntuazio handiena hartuko da kontuan, zerrendatzen diren hurrenkeran.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da.

Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du, hautaprobak gainditu eta lanpostua eskuratu duten izangaiek aurkez ditzaten honako baldintza hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangaik eskura ditzakete lanpostuak):

a) Eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

9.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da, eta udalaren web orritik sartzen ahalko da bertara: Egonkortze Prozesu Berezia, Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimendu-lehiaketa).

Ondoren, izangai bakoitzak komunikatuko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun hurrenkera.

10.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamena Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da, eta udalaren web orritik sartzen ahalko da bertara: Egonkortze Prozesu Berezia, Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimendu-lehiaketa); hori guztia, ezaugarrien taulan (I. eranskina) jasotakoarekin bat etorriz.

10.2. Toki erakundearen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Lizarrako Udalaren ardentasun atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dira izendatu edo kontratatu agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

11.1. Aurreko apartatuetako baldintzak betetzen dituzten izangaiei esleituko zaizkie lanpostu hutsak, eta Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskola erakunde autonomoaren zerbitzuko langile gisa izendatu edo kontratatuko dira (estatutu-araubidean edo lan-araubidean), dagokion lanpostuan aritzeko.

11.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako estatutupeko langile edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko dituzte izendatuak, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

11.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

11.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, Lizarrako Udaleko estatutupeko langile edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

11.6. Estatutupeko langile edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

11.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esleituko zaizkie funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei.

11.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta epaimahaiaren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Lizarrako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da, "Egonkortze Prozesu Berezia, Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimendu-lehiaketa)" deritzon udal web orritik sartuta, edo, bestela, Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoan gaituta dagoen izapidean. Hori dena, deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharreko tramiteak.

13.–Datuen babesa.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Lizarrako Udalak informatzeko betebeharra betetzen du.

–Datuen tratamenduaren arduraduna: Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskola erakunde autonomoa.

–Datuak babesteko ordezkaria: dpd@estella-lizarra.com

–Xedea: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoak baliatuz.

–Oinarri juridikoa:

  • DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua).
  • 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.
  • 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Datuak gordeko diren denbora: Datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta erakunde autonomoak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean gordeko dira. Bestalde, bete beharko dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak.

–Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta deialdian adierazi bezala emanen dira argitara.

–Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu horiek zuzenak ez badira zuzentzeko, ezabatzeko eta arlo honetako beste eskubide batzuk baliatzeko. Horretarako, Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskola erakunde autonomora jo beharko dute.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

–Informazio gehiago: www.estella-lizarra.com helbideko pribatutasun-abisua.

14.–Errekurtsoak. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Honako deialdi honen ezaugarrien taula: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurri batzuk ditu hizpide, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

JULIAN ROMANO UGARTE

MUSIKA ESKOLA ERAKUNDE AUTONOMOA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

BESTE BETEKIZUN BATZUK

Musika irakaslea - Zeharkako Flauta

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Lanaldi partziala

Honako titulu hauetako bat izatea:

–Goi-mailako irakaslearen titulua (zeharkako flautaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (zeharkako flautaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (zeharkako flautaren interpretazioko espezialitatea).

–Graduko titulua musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetan (zeharkako flautaren interpretazioko espezialitatea).

–Interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako tituluaren eta interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako arte irakaskuntzetako graduko tituluaren kasuetan, modalitate instrumentala egiaztatzeko, tituluaren Europako osagarria, edo, ikasketak non egin diren, zentro horrek emandako ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da.

–Graduko titulu unibertsitarioa, unibertsitateko diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa eta, horrez gain, honako hauetako bat:

• Irakasle titulua (zeharkako flautaren espezialitatea).

• Lanbide-titulua (zeharkako flautaren espezialitatea).

• Musikako lanbide-titulua (zeharkako flautaren espezialitatea).

• Musikako ikasketa profesionaletako teknikari titulua (zeharkako flautaren espezialitatea).

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

Musika irakaslea - Saxofoia

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Lanaldi partziala

Honako titulu hauetako bat izatea:

–Goi-mailako irakaslearen titulua (saxofoiaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (saxofoiaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (saxofoiaren interpretazioko espezialitatea).

–Graduko titulua musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetan (saxofoiaren interpretazioko espezialitatea).

–Interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako tituluaren eta interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako arte irakaskuntzetako graduko tituluaren kasuetan, modalitate instrumentala egiaztatzeko, tituluaren Europako osagarria, edo, ikasketak non egin diren, zentro horrek emandako ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da.

–Graduko titulu unibertsitarioa, unibertsitateko diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa eta, horrez gain, honako hauetako bat:

• Irakasle titulua (saxofoiaren espezialitatea).

• Lanbide-titulua (saxofoiaren espezialitatea).

• Musikako lanbide-titulua (saxofoiaren espezialitatea).

• Musikako ikasketa profesionaletako teknikari titulua (saxofoiaren espezialitatea).

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

Musika irakaslea - Kantua

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Lanaldi partziala

Honako titulu hauetako bat izatea:

–Goi-mailako irakaslearen titulua (kantuaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (kantuaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (kantuaren interpretazioko espezialitatea).

–Graduko titulua musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetan (kantuaren interpretazioko espezialitatea).

–Interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako tituluaren eta interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako arte irakaskuntzetako graduko tituluaren kasuetan, modalitate instrumentala egiaztatzeko, tituluaren Europako osagarria, edo, ikasketak non egin diren, zentro horrek emandako ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da.

–Graduko titulu unibertsitarioa, unibertsitateko diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa eta, horrez gain, honako hauetako bat:

• Irakasle titulua (kantuaren espezialitatea).

• Lanbide-titulua (kantuaren espezialitatea).

• Musikako lanbide-titulua (kantuaren espezialitatea).

• Musikako ikasketa profesionaletako teknikari titulua (kantuaren espezialitatea).

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

Musika irakaslea - Txistua

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Lanaldi partziala

Honako titulu hauetako bat izatea:

–Goi-mailako irakaslearen titulua (txistuaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (txistuaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (txistuaren interpretazioko espezialitatea).

–Graduko titulua musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetan (txistuaren interpretazioko espezialitatea).

–Interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako tituluaren eta interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako arte irakaskuntzetako graduko tituluaren kasuetan, modalitate instrumentala egiaztatzeko, tituluaren Europako osagarria, edo, ikasketak non egin diren, zentro horrek emandako ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da.

–Graduko titulu unibertsitarioa, unibertsitateko diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa eta, horrez gain, honako hauetako bat:

• Irakasle titulua (txistuaren espezialitatea).

• Lanbide-titulua (txistuaren espezialitatea).

• Musikako lanbide-titulua (txistuaren espezialitatea).

• Musikako ikasketa profesionaletako teknikari titulua (txistuaren espezialitatea).

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

Musika irakaslea - Perkusioa

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Lanaldi partziala

Honako titulu hauetako bat izatea:

–Goi-mailako irakaslearen titulua (perkusioaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua, (perkusioaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua, (perkusioaren interpretazioko espezialitatea).

–Graduko titulua musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetan (perkusioaren interpretazioko espezialitatea).

–Interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako tituluaren eta interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako arte irakaskuntzetako graduko tituluaren kasuetan, modalitate instrumentala egiaztatzeko, tituluaren Europako osagarria, edo, ikasketak non egin diren, zentro horrek emandako ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da.

–Graduko titulu unibertsitarioa, unibertsitateko diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa eta, horrez gain, honako hauetako bat:

• Irakasle titulua (perkusioaren espezialitatea).

• Lanbide-titulua (perkusioaren espezialitatea).

• Musikako lanbide-titulua (perkusioaren espezialitatea).

• Musikako ikasketa profesionaletako teknikari titulua (perkusioaren espezialitatea).

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

Musika irakaslea - Klarinetea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Lanaldi partziala

Honako titulu hauetako bat izatea:

–Goi-mailako irakaslearen titulua (klarinetearen espezialitatea).

–Musikako goi mailako titulua (klarinetearen espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua, (klarinetearen interpretazioko espezialitatea).

–Graduko titulua musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetan (klarinetearen interpretazioko espezialitatea).

–Interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako tituluaren eta interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako arte irakaskuntzetako graduko tituluaren kasuetan, modalitate instrumentala egiaztatzeko, tituluaren Europako osagarria, edo, ikasketak non egin diren, zentro horrek emandako ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da.

–Graduko titulu unibertsitarioa, unibertsitateko diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa eta, horrez gain, honako hauetako bat:

• Irakasle titulua (klarinetearen espezialitatea).

• Lanbide-titulua (klarinetearen espezialitatea).

• Musikako lanbide-titulua (klarinetearen espezialitatea).

• Musikako ikasketa profesionaletako teknikari titulua (klarinetearen espezialitatea).

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

Musika irakaslea - Pianoa

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Lanaldi partziala

Honako titulu hauetako bat izatea:

–Goi-mailako irakaslearen titulua (pianoaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (pianoaren espezialitatea).

–Musikako goi-mailako titulua (pianoaren interpretazioko espezialitatea).

–Graduko titulua musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetan (pianoaren interpretazioko espezialitatea).

–Interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako tituluaren eta interpretazioko espezialitateko Musikako goi-mailako arte irakaskuntzetako graduko tituluaren kasuetan, modalitate instrumentala egiaztatzeko, tituluaren Europako osagarria, edo, ikasketak non egin diren, zentro horrek emandako ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da.

–Graduko titulu unibertsitarioa, unibertsitateko diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa eta, horrez gain, honako hauetako bat:

• Irakasle titulua (pianoaren espezialitatea).

• Lanbide-titulua (pianoaren espezialitatea).

• Musikako lanbide-titulua (pianoaren espezialitatea).

• Musikako ikasketa profesionaletako teknikari titulua (pianoaren espezialitatea).

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa: Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

2.2. Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

2.3. Zer lanpostutara aurkezten den, identifikazio apartatuan lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa edukitzea.

2.4. Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

2.5. Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

2.6. Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Lanpostu guztiak.

3.–Tasak.

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: 10 euro.

3.2. Ordaintzeko modua: telematikoki, Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez, tramitearen formalizazio prozesuan.

4.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian: (Helbide elektronikoa).

Egonkortze prozesu berezia - Lizarrako Udala (Musika Eskolako merezimenduen lehiaketa)

http://www.estella-lizarra.com/actualidad/empleo-publico/proceso-extraordinario-de-estabilizacion/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

170/2022 Ebazpena, 2022ko maiatzaren 5ekoa.

Iragarkia - Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/92/45

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

http://www.estella-lizarra.com/actualidad/empleo-publico/proceso-extraordinario-de-estabilizacion/

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

http://www.estella-lizarra.com/actualidad/empleo-publico/proceso-extraordinario-de-estabilizacion/

Oharra: II. eta III. eranskinetan gaitutako dokumentuak informazio gisa ematen dira; izan ere, eskabideen aurkezpena, tasen ordainketa eta merezimenduen autoebaluazioa Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoan gaitutako izapidearen bidez egiten dira.

Iragarkiaren kodea: L2215017