230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2632E/2022 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailek emana, zeinaren bidez deialdi batzuk onesten baitira, II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez.

Maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren bidez, 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Irailaren 14ko 81/2022 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa.

Maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, egonkortze-tasari dagokiona, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu dira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze-prozesuak egiteko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeak, non neurriak hartzen baitira Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan egiteko, bere 5.3 artikuluan ezartzen du egonkortze-prozesuetan sartzen diren lanpostuetako batzuk oposizio-lehiaketa bidez beteko direla, alegia, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak, eta enplegua egonkortzeko lan publikoaren eskaintzetan sartzen diren gainerako lanpostuak, berriz, merezimendu-lehiaketa bidez beteko direla, salbuespenez.

Bestalde, aipatutako foru legearen 7.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, enplegua egonkortzeko hautapen prozeduretarako onesten diren deialdietan, bete beharreko gehieneko lanpostu kopurua zehaztuko da, eta aurrerago, foru lege horren 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz tramitatzen den lekualdatze-lehiaketaren prozedura ebatzi ondoren, zehaztu eta identifikatuko dira eskaintzen diren lanpostu hutsak, lanpostu zenbaki zehatzak jakinarazita. Gainera, sarrerarako hautapen-prozeduran gehituko dira lekualdatze-lehiaketen ondorioz hutsik gelditzen diren lanpostuak.

Aurreko hori guztia aintzat hartuta, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak egindako proposamena ikusita, bidezkoa da II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, sartzeko deialdiak onestea. Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eginen den lekualdatze-lehiaketaren prozedura ebatzi ondoren zehaztu eta identifikatuko dira deialdietako lanpostu zenbakiak.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, sartzeko deialdiak eta haien oinarriak.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2022ko azaroaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

DEIALDIAK, II. ERANSKINEAN ZERRENDATUTAKO NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN ZERBITZUKO LANPOSTUETAN SARTZEKO, SALBUESPENEZKO
MEREZIMENDU-LEHIAKETA BIDEZ

OINARRIAK

1.–Deialdien xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdietako lanpostuak.

Deialdi hauen xedea da II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuak betetzea, merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez eta sarrera-prozedurari jarraikiz. Xede horrekin deituko den lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren zehaztu eta identifikatuko dira eskaintzen diren lanpostu hutsen zenbaki zehatzak.

Lanpostu bakoitzak hautapen-prozesu independente bat izanen du, deialdi hauen oinarrien arabera arautuko dena.

1.2. Deialdi hauek jarraituko diote 19/2022 Foru Legean eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoari (19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.3. Deialdien ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:

–Lanpostuetan sartzeko deialdiak eta izendapen ebazpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

–Gainerako egintzak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu), "Oposizioak" izeneko erlaitzean, dagokion kategoriaren barnean.

1.4. Deialdietako lanpostu huts guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero. Era berean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen eremuaren barreneko pertsonei zabalduko zaie parte hartzeko eskubidea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Deialdietako lanpostu bakoitzerako II. eranskinean adierazitako titulu akademikoa edo baliokidetzat aitortutako titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

f) Bat etorriz Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

2.2. Lehiatuz gero euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duen lanpostu elebidun bat lortzeko, eskatutako euskara maila frogatu beharko da, eta, horretarako, aurkeztu beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat.

Nafarroako administrazio publikoetatik edozeinetan euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan sartzen direnek bakar-bakarrik parte hartzen ahalko dute beren administrazio publikoko beste lanpostu huts batzuk betetzeko prozesuetan, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

2.3. Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz deitzen den sarrerako hautapen-prozeduran, lanpostuetako bakoitzerako, ezin izanen dute parte hartu deialdien xedeko lanpostu berean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langile finko gisa ari diren langileek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

2.4. Baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostuaz jabetu arte, eta izangaiek frogatu beharko dituzte deialdi hauen oinarrietan zehazten den unean.

3.–Eskaera, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi bakoitzean parte hartzeko eskaerak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

3.2. Inskripzio-orria eta tasak.

Hautapen-prozesu hauetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.empleosalud.navarra.es/eu helbideko "Oposizioak" atalean, deialdi bakoitzaren aipamenean sartuta.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da A eta B mailetarako, 26 eurokoa C mailarako eta 15,60 eurokoa D mailarako.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak. Salbuespen hori 3.3.2 oinarrian ezarritakoaren arabera frogatu beharko da.

b) Langabe gisa inskribatuta daudenak deialdi hauek argitaratu baino hilabete lehenagotik, gutxienez.

Salbuespen hori frogatzeko, baimena ematen ahal diote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari kontsulta egin diezaion dagokion erakundeari. Kontsulta hori egiteko baimenik ematen ez badute, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera telematikoki aurkezteko unean agiri hauek aurkeztu beharko dira, eskaneatuta:

3.3.1. Deialdiaren I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera aurkezten dituzten merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa.

Agiri horiek telematika bidez aurkeztu beharko dira, deialdiaren web-orrian, merezimenduen baremoan ezarritako atalen arabera.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz eta haren erakunde autonomoez besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, I. eranskineko baremoan aurreikusitako baldintzetan, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

Honako hauek ez dira aurkeztu behar, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkie epaimahaiei:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdi honen xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izanaren ziurtagiria, gainditu arren lanposturik eskuratu gabe gelditu bazen, eta, betiere, deialdia 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratu bazen.

–Web-orriaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdiren batean baloratuak izateagatik, osorik baldin badaude.

3.3.2. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

3.3.3. Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

3.4. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda deialdiaren web-orrian argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu. Erreklamazio horiek telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda deialdiaren web-orrian argitaratzeko aginduko du.

Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda.

4.4. Tasak ez dira itzuliko, izangaiak baztertuak gelditzen badira berei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du berez ekartzen interesdunei onartzea deialdi hauen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.6. Deialdian izena emateko eskaerarik aurkezten ez bada horretarako ezarritako epean, organo eskudunak ebazpen bat emanen du merezimendu-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5.–Kalifikazio epaimahaiak.

5.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez izendatuko dira kalifikazio epaimahaiak, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi aurretik, eta kide kopuru bakoiti batez osatuak egonen dira –hiru gutxienez–, eta beste horrenbeste ordezko kide izendatuko dira, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5.2. Epaimahaiak ezin izanen dira eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoen eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin kalifikazio epaimahaiak eratuak direnean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

5.3. Kalifikazio epaimahaietako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaietan aholkulari espezialistak aritzen ahalko dira. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaiei.

5.6. Epaimahaiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen dute egoitza: Tutera kalea 20, 31003 Iruña.

6.–Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduren nondik-norakoak.

6.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedurek merezimenduak baloratzeko fase bakar bat izanen dute. Fase horretan, izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira, deialdiaren I. eranskinean agertzen den baremoaren arabera.

6.2. Epaimahaiek baloratuko dituzte izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak, deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

Epaimahaiek ez dute inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez dute adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

Epaimahaiek azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dituzte izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

6.3. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran parte hartzen duten pertsonen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, I. eranskineko merezimenduen baremoko b.1) atalean puntuazio handiena lortzen duen pertsonaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, a) atalean puntuazio handiena lortzen duenaren alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, atal horren azpiatal bakoitzean puntuazio handiena lortzen duenaren alde, zerrendatzen diren ordena berari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiek berariaz eginen duten zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

6.4. Merezimenduak aztertu ondoren, epaimahaiek deialdiaren web-orrian argitaratuko dute balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko dute, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

6.5. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, deialdiaren web-orrian argitaratuko da behin betiko balorazioaren emaitza, lortutako puntuazioa adierazita. Erreklamazioak ebatzitzat joko dira emaitza hori argitaratzearekin.

6.6. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura amaitu ondoren, kalifikazio epaimahaiek organo eskudunari proposamena igorriko diote puntuazio handiena lortu duten izangaiekin, deitutako lanpostu kopuruan sartzen den beste izangai proposatuta, haiek funtzionario izendatzeko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontrata ditzaten baimentzeko.

7.–Zentroa hautatzea eta esleitzea.

7.1. Destinoko zentroaren hautaketa eta esleipena eginen da izendapen proposamena edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzeko baimena argitaratu baino lehen, egindako eskaeren arabera, deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiek lortutako hurrenkera kontuan hartuta, eta lanpostu horietan sartzeko oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

7.2. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan eta deialdi honetan lanpostu bat lortzen dutenek lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik.

Desgaitasunak eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, egokienak esleituko zaizkie hautaketa egin aurretik, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

7.3. Euskara maila jakin bat frogatzea ezinbestekoa den lanpostuen kasuan, ezin izanen da horietara sartu ez bada ezagutza hori frogatzen. Lanpostuak hutsik geldituko dira bai baldintza hori betetzen duen izangairik ez badago, bai, izan arren, lanpostu horiek hautatzen ez badituzte.

7.4. Honako hau izanen da hautaketa egiteko prozedura:

–Hautaketa egin baino lehen, hautatu behar duten izangaien zerrenda eta aukeratzen ahal dituzten zentroen eta lanpostu zenbakien zerrenda argitaratuko dira. Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.

–Parte-hartzaileek telematikoki, deialdiaren web-orriaren bidez, eginen dituzte eskaerak, 10 egun balioduneko epean, merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduraren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita, eta eskaera horietan adieraziko dute zer lanpostu hautatu nahi dituzten, lehentasun ordenan.

7.5. Deialdia egiten duen organoak deialdiaren web-orriaren bidez emanen du emaitzaren berri.

8.–Izendatzeko edo kontratazioa baimentzeko proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Administrazio organo eskudunak proposamena eginen du, hautaketa egin ondoren lanpostu bat egokitu zaien izangaien alde, haiek funtzionario izendatzeko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontrata ditzaten baimentzeko. Proposamen hori deialdiaren web-orrian argiratuko da.

8.2. Hura argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek dokumentazioa aurkeztu beharko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean. Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak, kasuaren arabera:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finko ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

f) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaiek 8.2.1. b) eta f) ataletan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte.

8.2.3. Desgaitasuna dutenek, gainera, balorazio eta orientazio talde eskudunek emaniko frogagiri bat aurkeztu beharko dute, zehazten duena desgaitasun gradua zenbatekoa den eta desgaitasuna deialdiko lanpostuaren eginkizun eta zereginekin bateragarria dela.

8.2.4. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik. Txosten hori ofizioz emanen da, horretarako berariaz egindako osasun-azterketa egin eta gero.

8.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, ezta lan-kontratudun langile finko gisa kontratatu ere, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek egindako egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Administrazio organo eskudunak, ebazpen bidez, lanpostu hutsak esleituko ditu, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzeko baimena emanen du.

Izendapena edo, kasua bada, kontratatzeko baimena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpenaren ondorio berak izanen ditu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

9.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomietako funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Nafarroako administrazio publikoetan sartzen diren funtzionarioek, baldin lehendik haren montepioetakoren baten eskubide pasiboen araubidean afiliaturik badaude, bi aukera izanen dituzte: sartzen diren administrazioaren montepioan jarraitzea ala Gizarte Segurantzan afiliatzea.

Bestalde, lan-kontratudun langile finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte. Era berean, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta bertan alta emanen zaie.

9.3. Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Era berean, kontratatzen diren izangaiek aurreko paragrafoan adierazitako egun berean sinatu beharko dute kontratua.

9.4. Funtzionario gisa lanpostuaz jabetzea edo dagokion kontratua sinatzea geroratu eginen da, jaiotza bategatik edo adingabe bat zaintzeagatik lizentziarako ezarritako aldian badago izangaia.

Halakoetan, jaiotzagatik edo adingabea zaintzeagatik ezarritako lizentziaren denbora igarotakoan jabetuko da lanpostuz edo dagokion kontratua sinatuko du, edo lehenago, interesdunak hala eskatuz gero, betiere nahitaezko atsedenaldia errespetatuta.

Dagokion administrazioan emandako zerbitzu gisa aitortuko da lanpostuaz jabetzeko edo kontratua sinatzeko gerorapen epe hori. Funtzionario gisa lanpostuaz jabetzeak edo kontratua sinatzeak baldintzatuko dute aitorpen hori, eta horiek gertatzen direnetik hasita izanen ditu ondorioak.

9.5. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako epean lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galduko dituzte Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuak izateko.

9.6. Deitutako lanpostuak beteko direla ziurtatzeko, honako kasu hauetan, administrazio organo eskudunak baja beteko du gainditu dutenen zerrendan agertzen den hurrengo izangaiarekin: hautaketa-prozesutik eratorritako eskubideei uko egiten bazaie; lanpostua betetzeko deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez badira; lanpostua ez bada hautatu behar den epean eta moduan, ezarritako prozeduraren arabera; izendapen proposamenaren ondoren eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik; esleitutako lanpostuaren jabetza hartu ez bada edo dagokion kontratua sinatu ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik; edo izangaia borondatezko eszedentzia egoeran deklaratu bada, hark eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrerako ondorioekin.

Aurreko atalean aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, funtzionario berriei edo kontratatzen direnei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi hauek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta deialdien, oinarrien eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako eskumenak.

Kalifikazio epaimahaien behin betiko egintzen kontra (zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, O-NOZeko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak:

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Gehienez ere 60 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu:

b.1) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 28 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, betiere, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuetan (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 5 puntu gehienez hizkuntza bakoitzagatik.

b.3) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

1. Eremu euskaldunean: euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 11 puntu gehienez.

2. Eremu mistoan: euskara jakiteagatik, betiere, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuetan (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 7 puntu gehienez.

b.2) eta b.3) ataletarako oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

c) Behin merezimenduen balorazioa aurreko atalek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

II. ERANSKINA

Lanpostuak, deitutako gehieneko plaza kopurua, mailak eta titulazioak

LANPOSTUA

GEHIENEKO PLAZA
KOPURUA

MAILA

TITULAZIOA

Analisi Klinikoetako BFE

4

A

–Biologia, Biokimika, Farmazia, Medikuntza edo Kimikako gradua/lizentzia eta

–Analisi Klinikoetako espezialitatea

Anatomia Patologikoko BFE

1

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Anatomia Patologikoko espezialitatea

Anestesiologia eta Erreanimazioko BFE

4

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Anestesiologia eta Erreanimazioko espezialitatea

Digestio Aparatuko BFE

3

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Digestio Aparatuko espezialitatea

Kardiologiako BFE

7

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Kardiologiako espezialitatea

Bihotz-hodietako Kirurgiako BFE

1

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Bihotz-hodietako Kirurgiako espezialitatea

Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko BFE

3

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko espezialitatea

Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako BFE

1

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako espezialitatea

Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BFE

4

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako espezialitatea

Dermatologia Mediko-kirurgikoko eta Benereologiako BFE

3

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Dermatologia Mediko-kirurgikoko eta Benereologiako espezialitatea

Endokrinologia eta Nutrizioko BFE

2

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Endokrinologia eta Nutrizioko espezialitatea

Ospitaleko Farmaziako BFE

2

A

–Farmaziako gradua/lizentzia eta

–Ospitaleko Farmaziako espezialitatea

Genetiko BFE

1

A

–Biologia, Biokimika, Farmazia, Medikuntza edo Kimikako gradua/lizentzia eta

–Aipatu gradu/lizentzien bidez sartzen ahal den osasun arloko edozein espezialitate.

Geriatriako BFE

1

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Geriatriako espezialitatea

Hematologia eta Hemoterapiako BFE

3

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Hematologia eta Hemoterapiako espezialitatea

Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko BFE

2

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko espezialitatea

–Medikuntza Intentsiboko BFE

7

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Medikuntza Intentsiboko espezialitatea

Barne Medikuntzako BFE

8

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Barne Medikuntzako espezialitatea

Mikrobiologia eta Parasitologiako BFE

1

A

–Biologia, Biokimika, Farmazia, Medikuntza edo Kimikako gradua/lizentzia eta

–Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitatea

Pneumologiako BFE

2

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Neumologiako espezialitatea

Neurofisiologia Klinikoko BFE

1

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Neurofisiologia Klinikoko espezialitatea

Neurologiako BFE

2

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Neurologiako espezialitatea

Obstetrizia eta Ginekologiako BFE

8

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Obstetrizia eta Ginekologiako espezialitatea

Oftalmologiako BFE

3

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Oftalmologiako espezialitatea

Onkologia Erradioterapikoko BFE

1

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Onkologia Erradioterapikoko espezialitatea

Otorrinolaringologiako BFE

1

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Otorrinolaringologiako espezialitatea

Psikiatriako BFE

8

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Psikiatriako espezialitatea

Erradiodiagnostikoko BFE

3

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Erradiodiagnostikoko espezialitatea

Urologiako BFE

2

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Urologiako espezialitatea

Medikua

2

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko mediku lanetan aritzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak betetzea, edo aipatu gradu/lizentziaren bidez sartzen ahal den osasun arloko edozein espezialitate izatea

Larrialdietako mediku albokoa

14

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko mediku lanetan aritzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak betetzea, edo aipatu gradu/lizentziaren bidez sartzen ahal den osasun arloko edozein espezialitate izatea

Familiako eta Komunitateko Medikuntzako medikua (OOLT–LZB–LZA–Laguntza)

80

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatea

–Edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko mediku lanetan aritzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak betetzea

Pediatra

6

A

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialitatea

Psikologo klinikoa

8

A

–Psikologiako gradua/lizentzia eta

–Psikologia Klinikoko espezialitatea

Kimikaria (Laneko Segurtasuneko eta Industria Higieneko prebentzio diziplina)

1

A

–Kimikako gradua/lizentzia eta

–Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goi mailako eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria edukitzea (39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa), zehazki, Laneko Segurtasuneko eta Industria Higieneko prebentzio diziplinari dagokionez.

Erizain obstetriko-ginekologikoa (emagina)

16

B

–Erizaintzako gradua/diploma eta

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoko espezialitatea (emagina)

Laneko Erizaintzako erizain espezialista

4

B

–Erizaintzako gradua/diploma eta

–Laneko Erizaintzako espezialitatea

Osasun Mentaleko Erizaintzako erizain espezialista

10

B

–Erizaintzako gradua/diploma eta

–Osasun Mentaleko Erizaintzako espezialiatea

Fisioterapeuta

41

B

Fisioterapiako gradua/diploma

Erdi mailako teknikaria - osasun hezitzailea

2

B

Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko "Fakultatibo espezialistak" (A.1 kodea), "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" (A.2 kodea) edo "Osasun arloko diplomadunak" (A.3 kodea) estamentuetan sailkatutako lanpostuetan aritzeko gaikuntza ematen duten tituluak.

Terapeuta okupazionala

7

B

Terapia Okupazionaleko gradua/diploma

Osasun hezitzailea

1

C

Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko "Fakultatibo espezialistak" (A.1 kodea), "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" (A.2 kodea), "Osasun arloko diplomadunak" (A.3 kodea) edo "Osasuneko teknikariak" (A.4 kodea) estamentuetan sailkatutako lanpostuetan aritzeko gaikuntza ematen duten tituluak.

APTE (Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialista)

3

C

Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnostikoko goi mailako teknikaria

DTE (Dietetikako teknikari espezialista)

3

C

Dietetikako goi mailako teknikaria

ODTE (Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista)

13

C

Osasun Dokumentazioko eta Administrazioko goi mailako teknikaria

LTE (Laborategiko teknikari espezialista)

42

C

Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi mailako teknikaria

ETE (Erradiologiako teknikari espezialista)

35

C

Diagnosi-irudiko eta Medikuntza Nuklearreko goi mailako teknikaria

ETTE (Erradioterapiako teknikari espezialista)

2

C

Erradioterapiako eta Dosimetriako goi mailako teknikari titulua

EZLT (Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria)

333

D

Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria

Farmaziako teknikaria

4

D

Farmazia eta Parafarmaziako teknikaria

Zeladorea

76

D

Eskola ziurtagiria edo goragoko edozein titulazio

Iragarkiaren kodea: F2214973