230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Akats zuzenketa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Jakinarazten da ez direla zuzenak Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen plantilla organikoaren behin betiko onespena eta plantilla horren behin behineko aldaketa. 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2koan, eta 2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16koan, argitaratu ziren, hurrenez hurren. Hortaz, zuzendu egiten dira.

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2022ko azaroaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkarozen, 2022ko azaroaren 8an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2214946