230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17an, argitara eman zen Mairagako Mankomunitatearen 2022ko ekitaldiko plantilla organikoaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen iragarkia.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022ko plantilla organikoan egindako aldaketa.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan aurreikusitakoa garatuz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta horiekin bat heldu diren arauak betez, Mairagako Mankomunitatearen 2022rako plantilla organikoan egindako aldaketa ematen da argitara. Zehazki, hau da aldatu dena:

–Kontu-hartzailearen lanpostua amortizatu da.

–Lan-kontratudun finkoen artean, administrari laguntzailearen lanpostua eta gidarien hiru lanpostu betetzeko modua aldatu da, merezimendu lehiaketa bidez beteko baitira.

Tafallan, 2022ko azaroaren 9an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2215049