230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CALIBUS ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Calibus Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2022ko urriaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan kokatzeari buruzkoa.

Onespen erabakia 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki hori behin betiko onetsirik gelditu da.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ablitasen, 2022ko azaroaren 10ean.–Batasuneko burua, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2215038