230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Lehen alkateordearen izendapena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 10ean. Hona haren testu osoa:

Alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 27ko 705. Ebazpenaren bitartez, udal honetako lehen alkateorde eta bigarren alkateorde izendatu zituen, hurrenez hurren, Carlos Javier Barragán García eta Jesús Ángel Arandia Miquélez.

Carlos Barragán García zinegotziak lehen alkateordearen karguari berariaz uko egiteko adierazpena aurkeztu du azaroaren 9an (erregistroko sarrera zenbakia: 5056). Hortaz, 2019ko ekainaren 27an emandako izendapen-agindua aldatu behar da, bai eta gaur egun udalean diren alkateordeen kopurua ere.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatutako uko egitea dela eta, 2019ko ekainaren 27an egindako izendapenak berrantolatzea eta Jesús Arandia Miquélez izendatzea udal honetako lehen alkateorde.

2. Izendapen honen berri ematea izendatuari.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Nolanahi ere, ebazpen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Udalbatzari honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2022ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2215023