230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2022ko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, 2023ko plantilla organikoa onetsi zuen. Plantilla organikoa Idazkaritzan jarriko da jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Melidan, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2214716