230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Obra zibileko makineriaren salerosketa, alokairua eta konponketa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Jarduera sailkatuak: obra zibileko makineriaren salerosketa, alokairua eta konponketa.

Sustatzailea: Zaylamaq, SL.

Tokia: Erripagain kalea 21, 1299. lurzatia, 1. poligonoa (Uharte).

Uharten, 2022ko azaroaren 11n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2215040