230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Gardeko Udalak, 2022ko irailaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko plantilla organikoan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Garden, 2022ko azaroaren 8an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Honako lanpostu hauek gehitzen dira plantilla organikoan:

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: 20/2021eko Legearen 6. xedapen gehigarriaren araberakoa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu hutsa.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %8,35. Sarbidea: 20/2021eko Legearen 6. xedapen gehigarriaren araberakoa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu hutsa.

Iragarkiaren kodea: L2214814