230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Fontellasko Udalak, 2022ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2023ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udalak jakinarazitako tokiko jaiegunak.

Lehena.–Horrenbestez, honako hauek dira aste barreneko jaiegunak Udalaren zerbitzuko langileentzat, 2023. urterako:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: langileen eguna

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Irailaren 7a: Arrosarioko Ama Birjina.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna

Bigarrena.–Egutegia urteko lanorduen kopuruaren arabera arautze aldera, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan eta zerbitzu osagarrietan aritzen diren langileentzat: irailaren 8a eta uztailaren 24a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin.

Epeak kontatzeko, egun baliogabe deklaratzen dira 2023ko larunbat eta igande guztiak, bai eta lehenengo bi apartatuetan aipatutako egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2022ko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2215147