230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, 2022an kultura, kirol eta festa jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena

DDBN (identifikazioa): 657933.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/657933).

1. Xedea.

Deialdi honek xedea du dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoainen diren talde guztien ekintza eta jarduerak sustatu eta sostengatzeko, 2022an kultur, kirol eta festa jarduerak egin badituzte.

2. Laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak.

Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan edo Nafarroako Gobernu Elkarteen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

Irabazi-asmorik ez izatea.

Helbide soziala eta fiskala Antsoaingo udalerrian izatea.

Kultur, kirol eta festa jarduerak eta diruz lagundu beharreko proiektuak Antsoaingo udal-mugartean gauzatzea.

Salbuespenez, helbide sozial eta fiskala Antsoainen ez duten legez eratutako entitate, elkarte edo erakundeen proiektuak baloratuko dira, baldin eta diruz lagundu beharreko proiektuak Antsoaingo udal-mugartean gauzatzen badira.

Eguneraturik izatea zerga eta tributu-betebeharrak Nafarroako Gobernuarekin eta Gizarte Segurantzarekin, eta tributu-betebeharrak Antsoaingo Udalarekin.

Antsoaingo udal-mugartean aplikatu beharreko araudi guztia betetzea.

3. Eskabidea eta justifikatzeko memoria aurkezteko epea eta tokia.

Eskabidea eta justifikatzeko memoria aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatu ondoren garatzen diren jarduerak gainerako jarduerekin batera eskatu beharko dira, baina horien gastuak 2023ko urtarrilaren 15a arte justifikatzen ahalko dira.

Epe horiek luzaezinak izanen dira.

Deialdi publiko hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko da, eta bere laburpena, berriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erregistro orokorra Udalaren Herritarrendako Harrera Bulegoan dago, Udaletxeko plaza 1, 1. solairuan. Jendea hartzeko ordutegia 8:30etik 14:00etara da, astelehenetik ostiralera.

Orobat, erregistro elektronikoaren bitartez ere aurkezten ahalko dira eskabideak, Udalaren web-orrian: www.ansoain.es, "egoitza elektronikoa" leihoan.

Antsoainen, 2022ko azaroaren 9an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2214963