230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

186/2022 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, 0,89ko eguneratze koefizientea onesten duena Lur-ondasunen Erregistroan inskribaturik dauden Martzillako ondasun higiezin guztien katastroko balioei aplikatzeko 2023ko ekitaldian.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 22. artikuluak ezartzen duenez, "ondasun higiezinen erregistroko balioa zehazteko, merkatuko balioa hartuko da erreferentziatzat, baina erregistroko balioak ezin izanen du merkatukoa gainditu, eta ez da izanen foru lege honen 24.2.a) artikuluan aipatzen den metodo gehigarria aplikatuta ateratzen dena baino txikiagoa, non eta azken hori ez den merkatuko balioa baino handiagoa".

Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur Ondasunen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 1ean emandako 20/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa), Martzillako udalerriko balorazio txostena onetsi zen, eta, horrenbestez, haren aplikaziotik ateratzen diren balioek hurrengo zergaldian izanen dute eragina, aipatu foru legearen 38. artikuluan xedatzen den moduan.

2022ko urriaren 27an, 2022ko urriaren 26ko Martzillako Udalaren osoko bilkuraren erabakia igorri zen Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzura. Erabaki horrek hau eskatzen zuen: "... 0,89ko eguneratze koefizientea onestea, 2023ko ekitaldian aplikatzeko Nafarroako Zerga Ogasunaren Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribaturik dauden Martzillako udal-mugarteko ondasun higiezin guztien balio katastralei, Tracasa Instrumental SLk emandako txostenarekin bat etorriz, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 23.2.i) artikulua, eta Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko arau tekniko orokorrak onesten dituen otsailaren 22ko 20/2010 Foru Aginduaren 12. arauaren 1. zenbakiak ezartzen duena aplikatuz". (sic).

12/2006 Foru Legearen 23.2.i) artikuluak adierazten du Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak onetsitako baloraziorako parametro orokorrak direla Nafarroa osoan ondasun higiezinen balio homogeneoa ezartzeko balorazio metodoen aplikazioan beharrezkoak diren elementuak, besteak beste "... balioa eguneratzeko koefizienteak eta balioa finkatzeko koefizienteak, erregelamenduz ezartzen direnak". Bestetik, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko arau tekniko orokorrak onesten dituen otsailaren 22ko 20/2010 Foru Aginduaren 12. arauaren 1. zenbakiak adierazten du "... Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak ezaugarri homogeneoak dituzten higiezin multzo jakin batzuen balioa eguneratzeko koefizienteak onesten ahalko dituela kasuan kasuko ebazpenean berariaz zehazten den lurralde eremu jakin baterako, balorazioko parametro gisa erabiltzeko, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 23.2.1) artikuluan aipatzen den bezala. Horrela onetsitako koefizienteak urtero aplikatuko zaizkie Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako katastroko balioei...".

Aurrekoa ikusita, bidezkoa da 0,89ko eguneratze koefiziente bat onestea Lur-ondasunen Erregistroan inskribaturik dauden Martzillako ondasun higiezinen katastroko balioei aplikatzeko 2023ko ekitaldian.

Beraz, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 0,89ko eguneratze koefizientea onestea Nafarroako Zerga Ogasunaren Lur-ondasunen Erregistroan inskribaturik dauden Martzillako ondasun higiezin guztien katastroko balioei aplikatzeko 2023ko ekitaldian.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko azaroaren 3an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2214697