23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Ablitasko Udaleko alkateordeak, 2022ko urtarrilaren 14an, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 140/2021 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 9an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Ablitasko Udalaren bulegoetan 2022an izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2022. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 22a: herriko jaieguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena.–Ablitasko Udalaren Erregistro Orokorra 11:30etik 14:30era egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Udal bulegoetako administrazio-zerbitzua itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, egun hauetan: urtarrilaren 7an, irailaren 2an, urriaren 31n, abenduaren 7an eta abuztuaren 29an, 30ean, 31n eta irailaren 1ean, herriko jaiengatik.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Ablitasko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ablitasko Udalbatzari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo osoko bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea Ablitasko Udaleko langileen sindikatuen ordezkaritzari.

Ablitasen, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2200602