23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, 2022ko urtarrilaren 4an, 2022/0001 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusita 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusita 648/2021 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2022an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 29a: Obanosko zaindaria.

–Abuztuaren 30a eta 31: Obanosko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatean lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 14:30ak arte; gainerako denbora egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 7:30etik 9:00ak arte eta 14:30etik 17:00ak arte.

Langileendako onetsi den egutegian 13 ordu eta 15 minutu gelditzen dira sobera. Langileek ordu horiek urtean zehar hartuko dituzte nahieran, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Langileen asistentzia kontrola presentzien kontrol sistema baten bidez eginen da. Hala egin beharko dute lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Laugarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta abuztuaren 30a eta 31, horiek jaiegun izanen baitira.

Seigarrena.–Argitaratzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita, ediktuen bidez, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Batzar Nagusiari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo ohiko bilkuran.

Ohartarazten da erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aurrera.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Obanosen, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2200522