23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ramuntcho Errandonea jaunak eta Evelyn Paris andreak jarduera sailkaturako lizentzia eskatu dute, 1. poligonoko 255. lurzatian jatetxea eta apartamentu turistikoetarako.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Idazkaritzan, hamabost egunez, hura aztertu eta, kasua bada, bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zugarramurdin, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L2200943