23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Zerga-tasak 2022rako

Urrozko Udalak, 2022eko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, aho batez erabaki da:

1) Karga-tasa hauek ezartzea 2022rako:

Zergak:

1.–Kontribuzioa: %0,15.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

3.–Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %0,12.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

2) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, bere ezagutza eta ondorioetarako.

Jakinarazten dena, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Urrozen, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2200973