23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Ordenantza fiskala, Hirigintzako kontsulten tramitazioen tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Ukarko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako kontsulten tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onespenaren erabakia 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ukarren, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

UDAL ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO KONTSULTEN TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100. eta ondoko artikuluetan xedatuaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerbitzu teknikoek aurkeztutako hirigintzako kontsultei buruzko txostenak egitea da zergapeko egitatea.

Tasen sortzapena

3. artikulua. Hirigintzako kontsulta eskatzen den unean sortuko dira tasak.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Hirigintzako kontsulta eskatzen duten pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak izanen dira tasa horien subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Hirigintzako kontsultei buruzko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tarifa 75 eurokoa izanen da txosten bakoitzeko.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Udal teknikariek txostena egin ondoren, hirigintzako kontsultei buruzko espedienteak tramitatzeko ardura duten instantziek tasa likidatuko dute, bertan subjektu pasiboaren izena eta tasa eta tarifa likidatzeko kontzeptua adierazita.

7. artikulua. Tasaren likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, eta hark erregelamenduzko epean ordaindu beharko du.

Salbuespenak

8. artikulua. Txostenen tramitazioak salbuetsita egonen dira tasatik kontsultaren xede den lurzatiaren titularren batek sustatuta daudenean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L2200913