23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Ordenantza indargabetzea, hain zuzen ere arautzen dituena ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko urtarrilaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat indargabetzea, hain zuzen ere arautzen dituena ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2200769