23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ribaforadako Udalak, 2021eko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoak aldatzea.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hala, 2022rako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hauek dira:

1.–2022. urterako karga-tasak:

–Lurraren kontribuzioa: %0,2867.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Gainerako tasak ez dira aldatu.

2.–2022. urterako tasak:

–Errodajea:

–Motokultoreak 30,09 euro urtean.

–Traktoreak, 40 h.p. bitarte 57,63 euro.

–Traktoreak, 40tik 60 h.p. bitarte 71,40 euro.

–Traktoreak, 60tik 80 h.p. bitarte 85,17 euro.

–Traktoreak, 80 h.p. baino gehiago 100,98 euro.

–Uzta-makinak: 110,16 euro.

–Jabari publikoa obrengatik okupatzeko tasak:

  • Espaloia okupatzea:
  • Lehenbiziko bi hilabeteetan: 4,59 euro egun bakoitzeko.
  • Bi hilabetetatik gora: 5,61 euro egun bakoitzeko.
  • Kale erdia okupatzea:
  • Lehenbiziko hamabost egunetan: 4,59 euro egun bakoitzeko.
  • Hurrengo bi hilabeteetan: 9,18 euro egun bakoitzeko.
  • Bi hilabetetatik gora: 19,38 euro egun bakoitzeko.
  • Kale osoa okupatzea:
  • Lehenbiziko hilabetean: 10,20 euro egun bakoitzeko.
  • Hurrengo bi hilabeteetan: 19,89 euro egun bakoitzeko.
  • Laugarren hilabetetik aurrera: 51 euro egun bakoitzeko.

–Udal igerilekuen tasak udaldirako:

  • Denboraldiko abonamenduak haurrentzat (6-13 urte): 33 euro.
  • Denboraldiko abonamenduak helduentzat (14-64 urte): 50 euro.
  • Denboraldiko abonamenduak 65 urtetik gorakoentzat: 40 euro.

–Eguneko sarrerak:

  • Haurrak: 3 euro.
  • Helduak eta 65 urtetik gorakoak: 6 euro.

–Hileko abonamenduak:

  • Haurrak (6 eta 13 urte bitarte): 22 euro.
  • Helduak (14-64 urte): 32 euro.
  • 65 urtetik gora: 25 euro.

–Instalazioak erabiltzea:

  • Muskulazio aretoa eta sauna:
  • Hilabeteko abonamendua: 35 euro.

–“Ribaforadako Udalaren Musika Eskola” erakunde autonomoaren tasak, 2021-2022 ikasturterako:

  • Matrikula: 15,30 euro 2022-2023 ikasturterako.
  • Kurtsoetara joateagatiko tasek hobaria dute Ribaforadan eta Fustiñanan erroldatutako ikasleentzat, udal horiek Musika Eskola finantzatzen laguntzen baitute.
  • Bai Ribaforadako bai Fustiñanako musika taldeetakoak diren ikasle helduei 3,50 euroko hobaria emanen zaie.
  • Familia ugariek %33ko hobaria izanen dute, eta familia ugariko txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dute matrikula egiten denean.
  • Bigarren musika-tresna hautatzen duen ikasle bakoitzeko %20ko hobaria aplikatuko da bigarren tresna horretan, baldin eta aurreko urtean musika-tresna guztien eskolak aprobetxatu baditu (dagokion irakaslearen txostenarekin frogatuko da). Merkatze hori ez zaio gehitzen ahalko familia ugariarenari.
  • Hobariak ezin dira metatu.
  • Lehen hiruhilabetekorako (2021eko urria, azaroa eta abendua): aurreko ikasturterako onetsitako tasak ezarriko dira.

–2022. urterako tasak: tasa hauek onetsi dira:

IRAKASGAIA

RIBAFORADAKO ETA FUSTIÑANAKO IKASLEAK

GAINERAKO UDALERRIETAKO

IKASLEAK

Haurrak (16 urte arte)

Musikaren hastapenak, 1. eta 2. mailak (30 minutu astean)

23,52 euro hiruhilekoan

31,05 euro hiruhilekoan

Musikaren hastapenak, 3.a (45 minutu astean)

33,61 euro hiruhilekoan

44,36 euro hiruhilekoan

Musika hastapena, 1.a eta 2.a (ordu 1 astean)

43,68 euro hiruhilekoan

57,65 euro hiruhilekoan

Musika hizkuntza (2 ordu astean)

67,20 euro hiruhilekoan

88,70 euro hiruhilekoan

Jota eskola (ordu 1 astean)

47,04 euro hiruhilekoan

62,09 euro hiruhilekoan

Musika Hizkuntza + musika-tresna

(2 ordu astean musika hizkuntza, ordu erdi astean musika-tresna banaka, ordu 1 abesbatza, eta, 3.etik hasita, ordu 1 musika-tresnen taldea)

45,36 euro hilean

59,87 euro hilean

Musika hastapena, 2.a + musika-tresna

(Ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna banaka)

37,51 euro hilean

49,52 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

34,73 euro hilean

45,83 euro hilean

Helduak (16 urtetik gora)

Musika hizkuntza (ordu 1 astean)

43,68 euro hiruhilekoan

57,65 euro hiruhilekoan

Musika hizkuntza eta musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna)

42,55 euro hilean

56,19 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

38,64 euro hilean

51,52 euro hilean

Jotak

47,04 euro hilean

62,09 euro hilean

Abesbatza/Instrumentuen taldea

61,20 euro hiruhilekoan

80,78 euro hiruhilekoan

–Hirugarren adinekoen jantokiko tasa: 4,80 euro.

–Isun arinak, jarraikiz urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 80. artikuluari (horren bidez onetsi zen Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu bategina): 40 euro.

Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko eta, beraz, indarrean jarraitzen dute, argitaratu baitziren aurreko urteetako Nafarroako aldizkari ofizialetan.

Ribaforadan, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2200902