23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa
eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea.
Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2021eko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Obanosko Udaleko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea (2021eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, indarrik gabe gelditzen da behin betiko aipatutako ordenantza.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Obanosen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2200700