23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehatua Udal Planeko eraikingintza-ordenantzaren
120. artikuluan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatua Noain Elortzibarko Udal Planean, Noain Elortzibarko eraikingintza-ordenantzaren 120. artikuluari dagokionez.

Plan Orokorraren aldaketa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, aplikatu beharrez ezarririk dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan.

Noain Elortzibarren, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201025