23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zuluetako 6. poligonoko 139. lurzatian, 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Zuluetako 6. poligonoko 139. lurzatian, 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatean. TDH Lizarraga SL enpresak sustatu du.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, behin betiko onetsitako proiektuaren kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu osoarekin batera, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201016