23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Muruzabalgo Udaleko Alkatetzak honako hau ebatzi du, 2022ko urtarrilaren 19ko 2022-0006 Ebazpenaren bidez:

Lehenbizikoa.–Onestea egun baliogabeen 2022ko egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 16a: Herriko jaieguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Muruzabalen, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2200838