23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Espedientearen zenbakia: 1731/2021.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Advanced Glass System SLU (AGS).

Jarduera: hozteko armairuetarako beirazko ateak muntatzea.

Tokia: Campo Bajo industrialdea, A kalea, 2 zenbakia; Martzilla.

Martzillan, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2200898