23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Ur banaketa eta saneamendua emateko eta hauei loturiko gaineko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ur banaketa eta saneamendua emateko eta hauei loturiko gaineko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2200782