23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2022ko karga-tasak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2022rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak.

Leitzan, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2200772