23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2022rako karga-tasak eta tasak

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2021eko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkateak parte-hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra dagoela, 2022ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak.

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteei eta karga-tasari dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, behin urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketa egin ondoren (3/2019 Foru Legearen bidez aldatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa). Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,2.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Honako tasa hauek aldatzea erabaki zen:

–Uraren tasa: urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean onetsitako tasak (2015eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, eta 2020ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, argitaratutako aldaketen arabera).

Tarifak:

  • Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta haren mantentze-lanagatik, 56 euro urtean (28 sei hiletik behin, kontagailuaren tasagatik).
  • Etxeetan erabiltzeko horniduragatik: 0,65 euro kontsumitutako metro kubikoa.
  • Abeltzaintzarako horniduragatik (azienda ustiategiak barne): 0,50 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.
  • Lapoblación-Meanoko udal-mugartean diren iturrietako soberako uraren aprobetxamenduagatik: 0,20 euro kontsumitutako metro kubikoa.
  • Industriarako edo ureztaketarako horniduragatik: 0,65 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

–Saneamenduko kanona: NILSAk 2022ko ekitaldirako ezartzen dituen tarifak.

–Belarren urteko kanona:

  • 1,80 euro udalerrian benetan bazkatzen den ardi eta ahuntz aziendako buru bakoitzeko.
  • 12 euro udalerrian benetan bazkatzen den behi eta zaldi aziendako buru bakoitzeko.

–Dokumentuak eta hirigintzako, ingurumeneko eta jarduera sailkatuetako txostenak emateagatiko tasa: dokumentuak eta hirigintza-txostenak emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera (2012ko urriaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Lapoblación-Meanon, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2200903