23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2022rako karga-tasak eta tasak

Imozko Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, ondoko tasa eta zerga hauek onetsi zituen 2022ko ekitaldirako.

Lurraren kontribuzioa:

–%0,150ekoa izanen da hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.

–%3koa izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.

–1eko indizea izanen da ekonomia-jardueren gaineko zergarako (EJZ). Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak.

–Lehen okupazioko tasak:

• Oin berriko eraikinak: 130 euro/etxebizitza.

• Zaharberritzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 100 euro.

• Erabilera aldatzea; etxebizitzak egitea: 100 euro.

–Etxeko uraren tasak:

• Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,31 euro, kontsumoa 200 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.

• Tarifa, m³ bakoitzeko, etxeko kontsumoa 200 m³-tik gorakoa denean: 0,33 euro m³ bakoitzeko (kontsumo hori 200 m³-tik gorakoa denean bigarren seihilekoko irakurketan, urteko konputuan).

• Kontagailuaren kuota finkoa: 17,50 euro.

• Saneamenduko kuota: 17,50 euro.

• Lotunerako tasa: 190 euro eta 370 euro, industriarako lotunearen tasa.

–Hirigintzako lizentzien tasak:

• Aurrekontua <5.000: 50,00 euro.

• >5.000 <15.000: 70,00 euro.

• >15.000 <30.000: 140,00 euro.

• >30.000 <60.000: 210,00 euro.

• >60.000 <150.000: 280,00 euro.

• >150.000 <300.000: 350,00 euro.

• >300.000 <600.000: 420,00 euro.

Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 150 euro.

Jarduera sailkatuaren lizentzia edo aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, kanpoko tramitazioarekin: 250 euro.

Kanpoko tramitaziorik gabe: 150 euro.

Jarduera sailkatuaren irekitzeko lizentzia, edo aurkeztea aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena: 250 euro.

Antolamenduko plan partzial edo bereziak, Arau Subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun-azterketak: 0,14 euro metro koadroko.

Plan partzial edo berezien eta Arau Subsidiarioen aldaketak: 200 euro.

Xehetasun-azterketak: 150 euro.

Plan partzial edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak: aurrekoaren %50.

Plan partzial edo berezien eta Arau Subsidiarioen aldaketak: 100 euro.

Xehetasun-azterketen aldaketak: 65 euro.

Birpartzelazioak: 0,23 euro/m² (ondoriozko lurzatian).

Birpartzelazioen aldaketak: aurrekoaren %50.

Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,07.

Banantzea: 150 euro.

Eranskina tramitatzeko tasa: 70 euro.

–Latasako frontoia erabiltzeko tasa:

• 4 euro orduko, erroldatuendako.

• 7 euro orduko, erroldatu gabekoendako.

• 1 euro orduko, argiaren gastua.

Gainbalioari dagokionez, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean araututakoa beteko da, koefizienteak izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, eta %12ko karga-eskala finkatu da gainbalioa kobratzeko.

Imotzen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2200908