23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1349. eta 1350. lurzatietan. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2022ko urtarrilaren 12an, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Etxarri Aranazko udal planeamenduko 3. poligonoko 1349. eta 1350. lurzatietan (Santakitz s/p), Benito Karasatorre Aldatzek eta María Isabel Araña Petriatik sustatua.

Hasierako onespena 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 18an, argitaratu zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Etxarri Aranatzen, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkateordea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201015