23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2022ko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko langileen plantilla organikoa 2022. urterako.

Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoa, 271. artikuluak dioenari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2022. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Donamarian, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2200859