23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Hiri-jarduketarako plan berezia 2.1 eta 2.2 sektoreen eremurako. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2022ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Cintruenigoko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 13an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen dokumentu hau: “Hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketa Cintruenigoko (Nafarroa) 2. banaketa eremuko 2.1 eta 2.2 sektoreetako plan partzialean eta hirigintzako determinazioetan”. Tecum Servicios Inmobiliarios SL da sustatzailea, eta espedientean dagoen dokumentazioan zehaztutakoaren arabera, aldaketa horren helburu nagusia da egin ahal izatea hiri-jarduketarako plan bereziak ukitutako eremuan etxebizitza-eraikinen (pisuen) tipologia, familia bakarreko etxebizitzen tipologiaz gain, eta gehieneko etxebizitza kopuruaren muga kentzea, eraikigarritasuna eta aprobetxamendua handitu gabe.

Hori guztia jendaurrean jarri zen hilabetez, iragarkia argitaratu ondoren 2021eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28an, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta udaletxeko iragarki-taulan, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Horrez gain, eskaera egin zen ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari buruzko txostena egiteko, hala badagokio, edo halakoren beharrik ez dagoela baieztatzeko, eta 2021eko abenduaren 13an, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Eraginaren Atalaren txostena jaso zen. Honela zioen:

“Hala aurreikusten baitu bere 10.3 artikuluan abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituenak, lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituta dituzten toki-erakundeek ingurumen-organo gisa jardunen dute, Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. (...)”./ Horrenbestez, eta Udalaren eskumeneko hirigintza-tresna denez, eskaera itzuli egin da./ Hala ere, gogorarazten da plan guztiei ez zaiela ingurumen-ebaluazio estrategikorik egin behar, soil-soilik Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan jasotakoei”.

Kontuan hartu da udal arkitektoak 2021eko abenduaren 20an emandako txostena, proposamenari behin betiko onespena emateari buruzkoa, bertan honako hau arrazoitzen baita: ingurumen-ebaluazioari dagokionez, ikusirik hiri-jarduketarako plan bereziaren ezaugarriak, eta kontuan hartuta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6. artikuluetan araututakoa, aditzera ematen da aipatu plan berezia ez dagoela sartuta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aplikazio-eremuan. Horrela bada, tramitatutako espedientea aztertu ondoren, aldeko txostena ematen da behin betiko onets dadin Cintruenigoko 2.1 eta 2.2 sektoreen eremurako proposatutako hiri-jarduketarako plan berezia, horretarako prestatutako dokumentazioan zehaztutakoarekin bat. Tecum Servicios Inmobiliarios SL da sustatzailea.

Azkenik, ikusi da Ur, Obra, Hirigintza eta Etxebizitzako Informazio Batzordeak 2022ko urtarrilaren 10ean emandako irizpena, eta

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea Cintruenigoko 2.1 eta 2.2 sektoreen eremurako hiri-jarduketarako plan berezia, espedientean dagoen dokumentazioan zehaztutakoarekin bat. Tecum Servicios Inmobiliarios SL da sustatzailea.

Bigarrena.–Behin betiko onespenaren erabakia eta hiri-jarduketarako plan berezian sartutako hirigintzako arauak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen agintzea, eta onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumenak dituen departamentuari, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Tecum Servicios Inmobiliarios SLri eta Cintruenigoko Udaleko Hirigintza Alorrari; eta dagokion espedienteari atxikitzea”.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Onetsitako araudiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201028