23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Deialdia, mugikortasun jasangarria sustatzeko 2022ko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 606676.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/606676).

2030 Agendan, Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GJH) biltzen baititu, honako hau aipatzen du 11. zenbakiak: “Hiri eta Komunitate jasangarriak” Mugikortasun sistemek izan behar dute eskuragarriak, ekonomikoki bideragarriak, pertsonei zuzenduak eta ingurumena errespetatu behar dute eta, horretarako, Nazio Batuek diote ikuspegi integrala eta integratua behar dela politikak formulatzeko eta erabakiak hartzeko. Asmo handiko helburu hori lortzeko, garrantzitsua da aldatzea egungo mugikortasun ereduak. Horregatik, bizikletaren alde egin behar da, garraiobide ezin hobea delako hirian ibiltzeko –batzuetan hirien artean ibiltzeko ere bai–, kutsadura eta soinu gutxi sortzen duelako, baita espazio publiko txikia okupatzen duelako ere; gainera, onuragarria da ariketa fisikoaren eta ingurumenaren aldetik; azkenik, pertsonen artean gorde behar den tartea gordeko dela ziurtatzen du. Beraz, Artikako Kontzejuak egoki deritzo 2022rako dirulaguntzen deialdi bat sustatzeari, bizikletak konpontzeko eta mantentzeko, bai eta bizikleta elektrikoak erosteko ere, bizikleta garraiobide seguru eta jasangarri gisa erabil dadin.

Diruz lagungarriak diren kontzeptuak eta dirulaguntzaren zenbatekoa:

Diruz lagungarriak izanen dira konponketetarako, mantentze-lanetarako eta osagarriak jartzeko piezen eta eskulanaren kostua, ondoren adierazten den bezala:

a) Konpontzea: zenbait elementu konpondu eta ordeztea barne.

b) Mantentze-lanak eta puntuan jartzea.

c) Ekipamenduak eta osagarriak instalatzea: argiak, txirrinak eta lohi-babesak.

Laguntza ez da izanen piezen eta eskulanaren kostua (BEZa barne) baino handiagoa.

Laguntza gehienez 50 eurokoa izanen da onuradun eta bizikleta bakoitzeko, osagarriak konpontzeko, mantentzeko eta jartzeko gastuetarako.

Onuradun bakoitzak bizikletak edo bizikleta elektrikoak erosteko laguntza 100 eurokoa izanen da gehienez.

Aurrekontuko zuzkidura:

Deialdi honetarako 5.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dago, 1 1340 48000 aurrekontu-partidaren kargura, “Mugikortasun jasangarria sustatzeko 2022ko dirulaguntza. Bizikletak konpontzea, mantentzea eta bizikleta elektrikoak eskuratzea”.

Artikan, 2022ko urtarrilaren 19an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2200858