23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an, 2021eko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, jorratzen dituena Nafarroako Toki Ogasunak).

Transferentzia positiboak:

1 4590 78201.–Dirulaguntza zuntz optikoa instalatzeko (Guifinet): 75.000,00 euro.

1 2391 22699.–Genero indarkeriaren aurkako programa: 1.067,93 euro.

1 9200 2270601.–Balorazio-txostena egitea: 3.956,70 euro.

1 9200 2279903.–Txostenak idazteko lan teknikoak: 14.757,40 euro.

1 9240 22602.–Udaleko informazio-buletina: 1.680,69 euro.

1 9200 2160004.–Administrazio elektronikoaren mantentze-lanak: 3.452,51 euro.

1 9200 22604.–Letraduaren aholkularitza gatazkarako: 4.236,47 euro.

Finantzaketa:

1 4590 62301.–Zuntz optikoa instalatzeko proiektua: -100.000,00 euro.

1 1612 6190.–1 Hiriberriko sareetako eta zoladurako obra: -4.151,70 euro.

Arakilen, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2200679