228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

Administrazio arteko hitzarmen-proposamena Zarrakazteluko Udalarekin. Jendaurreko informazioa

Batzorde Iraunkorrak, 2022ko azaroaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea administrazio arteko hitzarmen baterako proposamena, Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrari aurkeztu aurretik. Hona hemen haren xedea:

Lankidetza artikulatzea, "Sarbidea zentro berrietatik hirigunera, eta orubea lagatzea hori exekutatzeko" deritzon proiektua exekutatzeko, 3. jarduketaren barnean ("Dinamizazio turistikorako espazioak –zero isurpen– Errege Bardea"). Espazio horiek "Nafarroako Erribera" helmugako jasangarritasun turistikoko planekoak (2022-2024) dira, eta plana Europar Batasunaren Next Generation EU funtsekin finantzatzen da.

Hauen artean sinatzekoa:

Nafarroako Errege Bardearen Komunitatea eta Zarrakazteluko Udala.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), proposamena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, Komunitate honen egoitza elektronikoan (https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0) egonen da interesdunen eskura.

Tuteran, 2022ko azaroaren 8an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2214797