228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

Administrazioarteko hitzarmen baterako proposamena, Nafarroako Erriberaren Garapen Estrategietarako Partzuergoarekin. Jendaurrean jartzea

Batzorde Iraunkorrak, 2022ko azaroaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea administrazioarteko hitzarmen baterako proposamena, Nafarroako Errege Bardearen Komunitatearen Batzar Orokorrari aurkeztu aurretik. Hona hemen horren xedea:

Lankidetza bideratzea honako jarduketa gauzatzeko: 3. jarduketa, "Dinamizazio turistikorako espazioak –zero isurpen– Errege Bardea". Espazio horiek "Nafarroako Erribera" helmugako jasangarritasun turistikoko planekoak (2022-2024) dira, eta plana Europar Batasunaren Next Generation EU funtsekin finantzatzen da.

Hauen artean sinatzekoa:

Nafarroako Errege Bardearen Komunitatearen eta Eder Partzuergoaren artean (Nafarroako Erriberaren Garapen Estrategietarako Partzuergoa –EDER–).

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), proposamena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Era berean, interesdunen eskura egonen da Komunitatearen egoitza elektronikoan:

(https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0)

Tuteran, 2022ko azaroaren 7an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2214742