228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 362. lurzatian. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketako plan berezi bat udal katastroko 2. poligonoko 362. lurzatian, Integración de Servicios Madrileñosek sustatua, etxebizitza kopurua handitzeko.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2022ko azaroaren 8an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2214760