228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Planeamendu eta kudeaketa hitzarmen urbanistikoa berritzea. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2022ko uztailaren 29an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, espedientea abiatzeko baizik ez, Urdazubiko Dantxarinea-Landibar planeamendu eta kudeaketa hitzarmena berritzea "Eliz-Aldea SL"rekin, ordaintzeko kopuruak nola antolatu xedea duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailearen 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Urdazubin, 2022ko urriaren 31n.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2214735