228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

UO 27 urbanizatzeko proiektua (1. poligonoko 350 eta 351 lursailak). Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Alkatetzak, 2022ko azaroaren 7ko 125. Dekretuaren bidez, erabaki du hasiera batean onestea Uharte Arakilgo UO 27 unitatea urbanizatzeko proiektua, 1. poligonoko 350 eta 351 lusailak, Errekabitarte kalea 9 eta 9A zenbakiak. NDC Energía Verdek sustatu du proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan, uztailaren 26ko 1/2017 FDLaren 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharte Arakilen, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2214687